Araba(n) Bizi Bedi programa - etxebizitza
Araba(n) Bizi Bedi programa
20.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatutako toki-erakundeei honako ekintza hauetan laguntzea da helburua:
- a) Alokairu sozial eta/edo babesturako etxebizitzak eskuratzea, betiere bitartekaritza publikoarekin.
- b) Etxebizitzak eta/edo zuzkidura bizitokiak birgaitzea, gazteak alokairu erregimenean emantzipatzen laguntzeko. Zuzkidura bizitokien kasuan, lehendik bizitegi erabilera izan ez duten higiezinak baino ez dira onartuko.
- b) Alokairu sozial eta/edo babesturako etxebizitzak birgaitzea, betiere bitartekaritza publikoarekin.
Birgaitze lanak etxebizitzetan egingo dira, baldin eta katastroan kalifikazio hori badute. Katastroan etxebizitzaz bestelako erabilera duten eraikinen birgaitze lanen kasuan, jarduketa amaitu ondoren justifikatu egingo da etxebizitza erabilerara aldatu izana.
Dirulaguntzen zenbatekoa ekintza kokatuta dagoen herrigunearen araberakoa izango da, eta birgaikuntzak energia efizientziaren arloko jarduketak barne hartzen duen araberakoa
Eskaerak aurkezteko epea
- Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 29an hasiko da, 00:01etan.
- Eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 19ko 23:59ra arte egongo da irekita.
Erosteko edo birgaitzeko jarduketak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasita egon beharko dira.
Eskaerak esleitutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira, deialdiaren balorazio-irizpideen arabera.
Dirulaguntzaren ehunekoak
| 2.000 biztanletik gorako udalak | % 50 |
| 2.000 biztanletik beherako udalak eta kontzejuak | % 75 |
| Despopulazio arrisku altuko landaguneak | % 10 gehiago |
| Despopulazio arrisku oso altuko landaguneak | % 15 gehiago |
| Energia efizientziaren arloko jarduketak badaude | % 10 gehiago |
Dirulaguntzen zenbatekoa
Erosketarako diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua: 800 euro / m2
Birgaitzerako diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua: 1.000 euro / m2.
2.000 biztanletik gorako udalak:
- Erosketarako dirulaguntzaren muga (gehienez, azken unitate bizigarri bakoitzeko): 50.000,00
- Birgaitzerako dirulaguntzaren muga (gehienez, azken unitate bizigarri bakoitzeko): 60.000,00
- Zuzkidura bizitegirako dirulaguntzaren muga (gehienez, azken unitate bizigarri bakoitzeko): 20.000,00
2.000 biztanletik beherako udalak eta kontzejuak:
- Erosketarako dirulaguntzaren muga (gehienez, azken unitate bizigarri bakoitzeko): 65.000,00
- Birgaitzerako dirulaguntzaren muga (gehienez, azken unitate bizigarri bakoitzeko): 80.000,00
- Zuzkidura bizitegirako dirulaguntzaren muga (gehienez, azken unitate bizigarri bakoitzeko): 25.000,00
Jarduketak gauzatzeko epearen amaiera
2026ko irailaren 30a.
Laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da agiri hauek aurkeztea edo administrazioak horiek lortzearen kontra ez egotea:
Lerro guztietarako:
- Eskaera, behar bezala beteta.
- Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta zerga betebeharrak egunean dituela adierazten duen eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena.
- Dirulaguntza publikoen onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena.
- Diruz lagundu daitekeen kontzepturako eskatutako eta jasotako laguntzen ziurtagiria, edo, hala badagokio, helburu bererako beste laguntza batzuk jaso edo eskatu ez izanaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, gainera, onuradunari aurreko ekitaldietan xede eta helburu bererako emandako dirulaguntza guztiak jaso behar dira, nahiz eta proiektu beraren fase edo alderdi desberdinetarakoak izan.
- Udalbatzaren edo auzo batzarraren erabakia, higiezina dirulaguntza eskatu den erabilerarako 15 urtez mantentzeko konpromisoa adierazten duena.
- Arabako Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek edo juridikoek beharrezkotzat jotzen duten beste edozein dokumentazio.
Birgaitzearekin lotutako lerroetarako:
- Dagokion jabetza erregistroaren ohar soila edo eskritura publikoaren fotokopia, laguntzak eskatzen diren etxebizitzen gaineko jabetza eskubidea, gozamen eskubidea edo beste edozein gozamen titulu frogatzen duena, toki erakundearen inbentarioko inskripzioa barne.
- Udal lizentziaren kopia edo haren eskaera, bai eta sektoreko beste baimen batzuen kopia ere, beharrezkoak badira. Erabilera etxebizitzara aldatzeko izapideak egingo diren eraikinen kasuan, erabilera aldatzeko eskaera, udal lizentziari lotuta. Erakundea udala bada, hirigintza txostena sartu beharko da, udal lizentzia ordezten duena.
- Hala badagokio, memoria eta gauzatze aurrekontua, partidaka banatuta.
- Hala badagokio, gauzatze aurreproiektua edo oinarrizko proiektua edo, egin beharreko birgaitze motarako proiekturik behar ez bada, memoria, egin beharreko birgaitze jarduketaren xehetasunekin. Edozein kasutan, birgaitu beharreko higiezinaren aldez aurreko egoerari buruzko dokumentazio grafikoa aurkeztu beharko da, baita etxebizitzen azken kopuruaren eta horietako bakoitzean eraikitako metro koadroen xehetasun edo zenbatespen bat ere.
- Halakorik izanez gero, etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, birgaitzea hasi aurretik emana.
Erosketa lerrorako:
- Higiezinari emango zaion erabilera deskribatzen duen memoria. Bertan, etxebizitzen azken kopuruaren zenbatespena jasoko da, baita horietako bakoitzean eraikitako metro koadroak ere.
- Foru Gobernuaren Kontseiluaren uztailaren 8ko 28/2025 Foru Dekretuaren I. eranskina.
- 451/2025 Erabakia, uztailaren 22koa, Foru Gorbenuaren Kontseiluarena
- Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen 11/2016 Foru Araua.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Legea (Dirulaguntzen Lege Orokorra).
- Aplikagarriak diren gainerako arauak