Etxebizitzak alokatzeko bermeak

Programa honen xedea da aldi baterako berme pertsonala ematea, ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek landa ingurunean etxebizitzak aloka ditzaten.

Bermea honetan datza: Arabako Foru Aldundiak alokairua ordaintzeko aseguru bat eta etxebizitza aseguru bat sinatzea, alokairu kontratuarekin lotutako aholkularitza juridikoa ere barne hartuko dituztenak, kontratua sinatzen den unean aplikatzekoa den aseguruan jasotako baldintzen arabera. Bi kasuetan, Arabako Foru Aldundia arituko da hartzaile gisa, eta aseguratutako pertsonak etxebizitzen errentatzaileak izango dira.

Horrez gain, errentamendu kontratuak idazteko eta izapidetzeko zerbitzua ere emango du, prezioen eguneratzeak eta fidantzen gordailatzea barne.

Etxebizitzek 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan dauden herriguneetan kokatuta egon beharko dute, eta egitura eta eraikuntza egokitzapenerako eta bizigarritasunerako baldintza orokor batzuk bete behar dituzte. Ez dute inolako babes publikoko araubidearen mende egon behar; beraz, etxebizitza libreak izango dira. Ez dira jada errentan emanda edo okupatuta egongo, eta ez dute horiek alokatzea eragozten duen inolako mugarik izango.

Etxebizitzek itxura txukun eta garbia izan beharko dute, sukaldea altzariz hornitua eta besteak beste, kozinatzeko plaka, harraska, garbigailua, hozkailua ke kanpaia eta komuna (konketa, dutxa eta edo bainuontziz hornitua); dena funtzionatzeko moduan.

Etxebizitzaren errentamenduaren prezioak (komunitate gasturik gabe, baldin baleude) honako euro ratioen berdina edo txikiagoa izan beharko du, hilean, metro koadroko:

Metro koadroen tartea Gehienez metro koadroa /hiela Hileko gehieneko alokairua

36-60

10,00

450,00

61-90

8,50

550,00

91 eta handiagoak

7,00

700,00

 

a) Alokairuaren hileko ordainketara bideratutako kopurua ezin da izan errentarien hileko dirusarreren ehuneko 30 baino handiagoa.

b) Esfortzu kuota osoa, alokairu honen hileko ordainketa gehi errentaria titular den zor finantzario ea ez finantzarioen hileko zenbatekoaren ordainketa barne, errentarien hileko dirusarreren ehuneko 40koa edo hori baino txikiagoa izan behar da.

 

Hartzaileak

 

ERRENTATZAILEAK ATXIKITZEA

Atxikitzeko eskaerak aurkezteko epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 23a

ERRENTARIAK ATXIKITZEA

Atxikitzeko eskaerak aurkezteko epearen hasiera: 2025eko uztailaren 7a

 

 

 

Etxebizitzak esleitzeko prozedura

 

1.

Errentamendu
eskaerak
 

Errentamendu eskaerak Arabako Foru Aldundian sartu ahala kontuan hartuko dira, eta hileko eskaera multzoak ezarriko dira, hil bakoitzaren azken egunean.




2.

Eskaeren
sailkapena

Multzokatzea egindakoan, eskaera orrian zehaztutako lehentasunen arabera sailkatuko dira eskaerak, bai kuadrillen arabera, bai Lurralde osoaren arabera. Era berean, alokatzeko dauden etxebizitzen lotuko dira. Horretarako, etxebizitza horiek zer kuadrillatan kokatuta dauden, eta zenbait pertsona bizi daitezkeen kontuan hartuko da.


3.

Komunikazioa
bidaltzea

Jakinarazpen bat bidaliko zaie alokairuko etxebizitza eskatzaileei mezu elektroniko baten bidez, zer etxebizitza esleitu zaien adierazteko, betiere etxebizitzarik badago. Etxebizitza bat baino gehiago aukera badezakete, lehentasun ordena adierazteko eskatuko zaie. Etxebizitzarik esleitu ezin bada, jakinarazpen bat bidaliko zaie eskatzaileei, gertaera hori adieraziz eta egingo den hurrengo eskaera multzoan sartuko direla jakinaraziz.




4.

Onartzea
edo baztertzea

Eskatzaileek esleitutako etxebizitza onartu edo ukatzen dutela adierazi beharko dute Arabako Foru Aldundiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Bestela, etxebizitza bat baino gehiago aukera badezakete, lehentasun ordena adierazi beharko dute.


5.

Etxebizitza 
erabilgarriak esleitzea
 

Prozedura horren ondoren, lurralde orekan eskumena duen sailak foru agindua ezarriko du, eta aldi bakoitzean eskuragarri dauden etxebizitzak esleituko ditu.




6.

Kontratuak formaltzeko
eskaera

Behin ebazpena emanda, alokairuko kontratua formalizatzeko, harekin lotutako fidantzak izapidetzeko, eta programa honen bermea osatzen duten aseguruei alta emateko prozesua hasiko da. Alokairuko kontratuaren eta hari lotutako aseguruen efektu data, sinatzen diren hurrengo hileko lehen eguna izango da. Nolanahi ere, etxebizitza ematen den hileko multzokatzetik hiru hilabetera izango da gehienez.