Erosketa-abalak

Erosketa abalak

 

 

 

Arabako Foru Aldundiak Arabako Lurralde Historikoan lehen etxebizitza erosteko abal programa hau sustatzen du 36 urtetik beherakoentzat. Etxebizitza ohiko bizilekua izan beharko da.

Maileguaren ondoriozko ordainketei aurre egiteko behar adinako kaudimena duten pertsonei etxebizitza eskuratzen laguntzea da kontua, oraindik etxebizitzaren "sarrera" lortzeko behar adinako aurrezkirik sortu ez badute ere.

Araban eta Trebiñuko enklabean azken bi urteetan etengabe bizi diren pertsonak izan daitezke laguntza horren onuradun. 10 urte iraungo du abalak, gehienez ere.

Arabako Foru Aldundiak etxebizitzaren balioaren % 80tik % 95era bitarteko aldea bermatuko du. Etxebizitzaren eskuratze prezioaren gehieneko zenbatekoa 325.000 euro izango da.

Programa horretara atxikitako finantza erakundeen bidez soilik sartu ahal izango da.

 

Nola funtzionatzen du programak?



Programari atxikitako finantza-erakundeak

  • KUTXABANK

 

4/2025 Foru Dekretua, otsailaren 4koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea etxebizitzak erosteko Arabako Foru Aldundiaren abalen programan sartzeko baldintzak eta haien finantza baldintzak, baita 2025eko ekitaldirako deialdia ere.