Erosketa-abalak - etxebizitza
Nola funtzionatzen du abalen programak?
1.
Programari atxikitako finantza erakunde
batera joan
Finantza erakundeak hipoteka maileguaren bideragarritasuna aztertuko du, kontuan hartuta maileguaren zenbatekoa etxebizitzaren balioaren % 80 baino handiagoa izan daitekeela, balio horren % 95 gainditu gabe.
2.
Finantza erakundeak hipoteka mailegua baimendu eta abala eskatu
Finantza erakundeak finantzaketa baimendu ondoren, titularraren izenean abala eskatuko dio Arabako Foru Aldundiari.
Horretarako, hipoteka maileguaren titularrak/titularrek abala eskatzeko eredua bete beharko du/te, eta agiri hauek erantsi:
- Etxebizitzaren erosleen Jabetza Erregistroaren kokapen-oharra, etxebizitzarako higiezinik jabetzan ez izatearen baldintza betetzen dutela egiaztatzen duena.
- Higiezinaren salerosketa-konpromisoa egiaztatzen duen arras-kontratua edo aurreakordioa.
- Trebiñuko enklabean bizi diren eskatzaileen kasuan, erroldaren azken aldaketaren data duten bizileku-datuak kontsultatzea, baldin eta eskatzailea etxebizitzaren eskuratzaile bakarra bada, edo, bat baino gehiago badira, etxebizitza erosi aurretik elkarrekin bizi ez badira.
Abisua: Arabako Foru Aldundiak kontsulta automatikoa egiteari uko eginez gero, Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak erosteko abalen programaren deialdiko seigarren oinarrian adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.
3.
Arabako Foru Aldundiak abala emateko edo ukatzeko ebazpena izapidetu
Ebazpen hori eskatzaileei eta finantza erakundeari jakinaraziko zaie.
4.
Hipoteka eragiketa
formalizatu
Arabako Foru Aldundiaren abalak ondorioak izango ditu hipoteka mailegua eskritura publikoan formalizatzen denetik aurrera, eta indarrean jarraituko du harik eta maileguaren zenbateko bizia higiezinaren balioaren % 80 baino txikiagoa izan arte edo gehienez 10 urteko epera arte (lehenengo gertatzen dena).