Etxebizitzak alokatzeko bermeak - Errentariak atxikitzea

Atxikitzeko eskaerak aurkezteko epearen hasiera: 2025eko uztailaren 7a

 

Aurkezteko lekuak

Eskaerak leku hauetan aurkeztu behar dira:

  • Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen berariazko izapidearen bidez.

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean.

  • Vitoria-Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroan.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozein.

 

Dokumentazioa

Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Behar bezala betetako eskaera, elektronikoa edo inprimatua, nola aurkezten den.
  2. Hala badagokio, eskatzailearen idazki bat, zeinak, bere premiak direla-eta, etxebizitza bat nahi baitu, baldin eta hara askatasunez sartzeko eta barne zirkulaziorako oztoporik ez badu, premia hori justifikatzen duen egoera aitortzen duen dokumentazioarekin batera.
  3. Alokatzeko etxebizitzaren eskatzaileen Jabetza Erregistroaren kokapen oharra, etxebizitzarako erabilitako higiezinik jabetzan ez izatearen baldintza betetzen dutela jasotzen duena.
  4. Likidatutako azken bi ekitaldien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena ikusteko baimena.
    Trebiñuko enklabean bizi diren eskatzaileen kasuan, likidatutako azken bi ekitaldien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.
  5. Uneko urteko diru-sarreren egiaztagiriak, hala nola nominak, pentsioen ziurtagiriak, jardueren etekinak edo zuzenbidean onartutako beste egiaztagiri batzuk
  6. Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentralak (CIRBE) egindako arrisku txostena.
  7. Titularra den finantzazioen azken hiru ordainagiriak.
  8. Trebiñuko enklabean bizi bada, azken errolda aldaketako egoitza datuen kontsulta, eskatzailea etxebizitzan biziko den pertsona bakarra izanez gero. Batzuk badaude, etxebizitza alokatzeko eskaera egin aurretik elkarrekin bizi izan ez direla adierazten duena.

Prozedura hau izapidetzeko, Arabako Foru Aldundiak modu automatikoan aztertuko ditu administrazio jarduleak dauzkan edo administrazio publikoek egindako agiri hauetako datuak (interesdunak horren aurka egin ezean):

  1. Eskatzailearen nortasun agiri nazionala, edo hala badagokio, atzerritarraren nortasun zenbakia, bestela, haren ordezkariarena; baita gainerako bizikideena ere.
  2. Arabako Lurralde Historikoan bizi diren eskatzaileak badira, likidatutako azken bi ekitaldien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena kontsultatzea.
  3. Arabako Lurralde Historikoan bizi bada, azken errolda aldaketako egoitza datuen kontsulta, eskatzailea etxebizitzan biziko den pertsona bakarra izanez gero. Batzuk badaude, etxebizitza alokatzeko eskaera egin aurretik elkarrekin bizi izan ez direla adierazten duena.

17/2026 Foru Dekretua, maiatzaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzen alokairurako berme programaren baldintza orokorrak eta deialdia onesten dituen maiatzaren 13ko 13/2025 Foru Dekretuaren aldaketa.

13/2025 Foru Dekretua, maitzaren 13koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea etxebizitzak alokatzeko Arabako Foru Aldundiaren berme programari. ALDATUTA