Etxebizitzak alokatzeko bermeak - Errentatzaileentzako atxikipena - etxebizitza
Etxebizitza alokatzeko bermeak - Errentatzaileei atxikitzea
Atxikitzeko eskaerak aurkezteko epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 23a
Aurkezteko lekuak
Eskaerak leku hauetan aurkeztu behar dira:
-
Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen berariazko izapidearen bidez.
-
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean.
-
Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroan.
-
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozein.
Dokumentazioa
Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
-
Behar bezala betetako eskaera, elektronikoa edo inprimatua, nola aurkezten den.
Eskaerarekin batera, programa honen baldintzak beteko dituela eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen adierazpena, eta alokatzeko etxebizitzen egoeraren aurretiko egiaztatzeak egiteko baimena aurkeztu beharko dira.
-
Higiezinaren jabetzaren egiaztatzea.
Dagokion jabetza erregistroko ohar soila edo eskritura publikoaren fotokopia, alokatzeko diren etxebizitzen jabetza eskubidea, gozamen eskubidea edo beste edozein gozamen titulu egiaztatzen duena.
Prozedura hau izapidetzeko, Arabako Foru Aldundiak automatikoki kontsultatuko ditu administrazio jardulearen esku dauden edo administrazio publikoek egindako dokumentu hauetan jasotako datuak, interesdunak aurka egiten ez badu:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eskatzaileentzat, dagokion Ogasunak emandako ziurtagiria, zerga guztiak aurkeztu eta ordaindu direla egiaztatzen duena.
b) Eskatzailearen ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duena, norberaren konturako jarduerak egiten baditu.
Aurreko kontsulta automatikoaren aurka dauden eskatzaileek eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi direnek Ogasunak emandako ziurtagiriaren kasuan, kontratua formalizatzen den unean aurkeztu beharko dute dokumentazio hori.
13/2025 Foru Dekretua, maitzaren 13koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea etxebizitzak alokatzeko Arabako Foru Aldundiaren berme programari.