Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak

Laguntza hauen helburua 20.000 biztanletik beherako udalerrietan dauden 1.500 biztanletik beherako herriguneak dituzten Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetan bizi diren pertsona fisikoek egindako etxebizitzen birgaikuntzak sustatzea da.

Laguntza hauek eskatzen dituzten pertsona fisikoek birgaitu nahi den etxebizitzaren titularrak, maizterrak, gozamendunak edo erabiltzeko edo gozatzeko beste edozein eskubideren titularrak izan beharko dute.

Etxebizitza horretan erroldatuta egon eta bertan bizi beharko dute dirulaguntzaren helburua bete dela justifikatzen den egunean.

Dirulaguntzen zenbatekoa etxebizitza kokatuta dagoen herrigunearen araberakoa izango da, eta birgaikuntzak energia efizientziaren arloko jarduketak barne hartzen duen araberakoa.

 

Eskaerak aurkezteko epea


 
calendario campaña renta 2022 Alava

 

 

HASIERA 

MARTXOAK 20

calendario campaña renta 2022 Alava

 

 

AMAIERA  

APIRILAK 30

 

Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 20an hasiko da, 8:15etan.

Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu esleipena agortu arte egongo da irekita, edo hala gertatzen ez bada, 2025eko apirilaren 30eko 23:59ra arte.

2024ko urriaren 1etik aurrera hasitako jardunetarako eskaerak egin ahal izango dira.

Eskaerak aurkeztutako hurrenkeraren arabera ordenatuko dira, betiere beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu badira.

 

IZAPIDETU

 

Dirulaguntzaren ehunekoak


Ordainsari teknikoak

% 25

Obren udal lizentzia

% 25

Birgaitzearen exekuzioa

% 25

Despopulazio arrisku altuko landaguneakn

% 10

gehiago

Despopulazio arrisku oso altuko landaguneak

% 10

gehiago

Energia efizientziaren arloko jarduketak badaude

% 3

gehiago

 

Dirulaguntzen zenbatekoa


Gehienezko dirulaguntza

20.000 €

Despopulazio arrisku altuko landaguneak

22.000 €

Despopulazio arrisku oso altuko landaguneak

23.000 €

Energia efizientziaren arloko jarduketak badaude

3.000 €

gehiago

 

2024-2025 deialdian aurrekontu esleipenik ez egoteagatik erantzun ezin izan ziren eskaerak


Pertsona horiek laguntza hauen onuradun izan nahi dutela berretsi beharko dute, deialdi honetarako dagokion eskaera izapidetuz, eta eskaera horiei dagokien aurkezpen hurrenkeran erantzungo zaie, lehentasun eskubiderik gabe.

Kasu hauetan, obrak 2023ko urriaren 1etik aurrera hasiak izan ahalko dira.

 

Jarduketak gauzatzeko epearen amaiera


  • Epe orokorra: 2026ko ekainaren 30a.
  • Aurreko deialdian aurrekontu esleipenik ez egoteagatik erantzun ezin izan ziren eskaerak: 9 hilabete dirulaguntza ematen duen ebazpena ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

 

IZAPIDETU

Laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da agiri hauek aurkeztea edo administrazioak horiek lortzearen kontra ez egotea:

 

a) Dirulaguntza honen administrazio izapidea egiteko, Arabako Foru Aldundiak behar diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu administrazioaren esku dauden interesdunen datuen inguruan, bai eta behar diren gainerako guztiak ere. Hori dela eta, dirulaguntzen eskatzaileei ez zaizkie eskatuko administrazioen artean trukatu ahal diren datuak, baldin eta interesdunak datuak erabiltzearen aurka egiten EZ badu; interesdunak aurka eginez gero, hark aurkeztu beharko ditu behar diren datuak edo agiriak. Administrazio publikoek datuak trukatzeko oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua da. Izan ere, artikulu horretan ezartzen denaren arabera, herritarrek ez dute zertan aurkeztu administrazio publikoek egindako agiririk, jatorrizko agiririk, aplikatzen den araudian eskatzen ez den daturik edo dokumenturik edo interesdunak lehenago administrazioren bati aurkeztutakorik. Gainera, 40/2015 Legeak 155. artikuluan ezartzen du administrazioek lankidetzan jardun behar dutela datu trukean eta herritarrei buruz dauzkaten datuak eman behar dizkiotela elkarri.

Interesdunak aurka egiten ez badu, trukatu ahal diren datu hauek bilduko dira:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Eskatzailearen ezkontidearen NANa, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egonez gero.
  • Eskatzaileari buruzko ziurtagiria, dagokion Ogasunak emana, zerga guztiak aurkeztu eta ordaindu direla egiaztatzen duena.
  • Eskatzailearen ezkontideari buruzko ziurtagiria, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egonez gero, dagokion Ogasunak emana, zerga guztiak aurkeztu eta ordaindu direla egiaztatzen duena.
  • Eskatzailearen ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duena, norberaren konturako jarduerak egiten baditu.
  • Eskatzailearen ezkontideari buruzko ziurtagiria, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egonez gero, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duena, norberaren konturako jarduerak egiten baditu.
  • Eskatzailearen errolda ziurtagiria, indibiduala eta familiarra (justifikazio fasean).

 

b) Eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Behar bezala betetako eskaera, elektronikoa edo inprimatua, nola aurkezten den.
  • Ezkontzako itunak, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egon ezean.
  • Dagokion jabetza erregistroko ohar soila edo eskritura publikoaren fotokopia, laguntzen xede diren etxebizitzen jabetza eskubidea, gozamen eskubidea edo beste edozein gozamen titulu egiaztatzen duena. Alokairuaren kasuan, indarrean dagoen kontratua aurkeztuko da.
  • Birgaitzearen titularrak etxebizitzaren jabetza edo jabetza osoa ez badauka, jabearen/jabeen baimena aurkeztu beharko da eta bertan berariaz adierazi beharko da arau hau, dagokion deialdia eta haren ondoriozko eskubide eta betebeharrak ezagutzen dituela/dituztela. Baimen horretan, era berean, birgaitzearen obrak nork ordainduko dituen ezartzen duen akordioa jaso beharko da.
  • Udal lizentziaren kopia edo haren eskaera, bai eta sektoreko beste baimen batzuen kopia ere, beharrezkoak badira. Erabilera etxebizitzara aldatzeko izapideak egingo diren eraikinen kasuan, erabilera aldatzeko eskaera, udal lizentziari lotuta.
  • Lanak egiteko aurrekontua, partidatan banakatuta.
  • Birgaitze aurreproiektua edo proiektua edo, egin beharreko birgaitze motarako proiekturik behar ez bada, memoria, egin beharreko birgaitze jarduketaren xehetasunekin. Edonola ere, birgaitu beharreko higiezinaren aurretiko egoerari buruzko dokumentazio grafikoa aurkeztu beharko da.
  • Halakorik izanez gero, etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, birgaitzea hasi aurretik emana.
  • Hirugarrenen alta egoitza elektronikoaren bidez, edo kontuaren titulartasunaren ziurtagiria, dagokion finantza erakundeak modu frogagarrian emana.

Eskaera aurkezteko foru egoitza elektronikoan horretarako gaitutako izapide elektronikoa erabiltzen duten eskaerek nahitaez bete beharko dute hirugarrenen alta egoitza elektronikoaren bidez.

  • Ordezkari baten bidez jardunez gero, ordezkaritza baimentzeko agiria aurkeztu beharko da, deialdi honetan haren izenean esku hartzeko gaitzen duena. Kasu horretan, laguntzak eskatzen dituen pertsonaren ordezkariak, eskatzaileak berak eta, hala badagokio, haren ezkontideak sinatu beharko dute eskaera fisikoa.
  • Arabako Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek edo juridikoek beharrezkotzat jotzen duten beste edozein agiri.