Hasiera - etxebizitza

Arabako Foru Aldundiak zenbait laguntza jarri ditu abian Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean bizi diren pertsonek etxebizitza eskuratu dezaten.
Helburuak
-
36 urtetik beherakoei erraztasunak ematea etxebizitza erosteko.
-
Alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzea, prezioa murriztuz.
-
Arabako Lurralde Historikoko landa eremuetan biztanleria finkatzea.
Erabilgarri dauden programak
ALOKAIRU-BERMEAK
20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan kokatuta dauden herriguneetan etxebizitzen jabe diren pertsona fisiko eta juridikoentzat.
TOKI ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZA ZUZENAK
20.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatutako toki-erakundeei laguntzeko.
ETXEBIZITZAK BIRGAITZEKO LAGUNTZAK
Pertsona fisikoei zuzenduta, landa eremuan ohiko etxebizitzak birgaitzeko.
ETXEBIZITZAK BIRGAITZEKO LAGUNTZAK ALOKATZEKO BERME PROGRAMAN SARTZEKO
Pertsona fisikoei zuzenduta, landa eremuan etxebizitzak birgaitzeko, ondoren Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programan sartzeko.